ESZENA

Bilboko aste nagusirako antzerki proposamenak

Pabilioi 6 aretoak aste nagusirako prestatzen ari den programazioa luzatu digu. Bi obra ontzen ari dira bereziki Hoy, Última Función eta Cabaret Chihuahua

Hoy, Última Función lanean Ramón Barea eta Itziar Lazkano Nicéforo eta Semíramis dira, senar-emazte eta aktore zaharrak. Euren azken emanaldia eskaintzera doaz, irudizko ekitaldi bat, zeinean alegiazko pertsonaiak konbidatuta dauden: Godot, Ionesco, Juan Tenorio, Stanislavski… eta horrela ia ehuneraino. Azken emanaldia burutu aurretik, pertsonaiokin bizi eta hitz egiten dute, gaitzetsi eta aintzat hartzen dituzte.

“Pailazo serioak, komikoak nahi gabe, kideak antzerkia eta bizitzan, xamurrak, krudelak, harrigarriak eta harrituak. Izan ere ekitaldi teatral zeremoniatsua eta uste-gabekoa baita bizitzea… eskenatoki batean”.

Cabaret Chihuahua, berriz, gau klub bat da, musika zuzenean eskaintzen duena, kanta mexikarrak giro mexikarrean, non kabareteko artistek pop kultur klasikoaren saioak antzezten dituzten. Liza Minelly, Marilyn Monroe, Amy Winehouse, Cantinflas edo Sabino Arana (“bertsolari showman ospetsua”) artisten imitazio petoak eskaintzen dituzte. Sexu, festa eta glamour gauak.

“Tamalez, krisia ikuskizunen mundura ere iritsi da: publikoa urritu da, BEZak dena garestitzen du; ERE bat egin beharrean daude; Frida Kahlo eta Montserrat Caballé eurak ere langabeziaren zerrendak loditzera kondenatuta daude. Bizitza bera bezalako kabaret bat”.

Laburbilduz, komedia musikal honek, azken hamarkadako gizartearen egoera animikoa ironiaz aztertzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button