MUSIKA

Bilboko Aste Nagusiko bertako taldeen kontzertuak

Aurtengo Bilboko Aste Nagusian 17 talde ikusteko aukera izango da bertako pop-rock taldeen XXVIII. Ekitaldian. Orotara, 78 talde aurkeztu dira, eta epaimahaiak aukeratutako 17ak Bilborock aretoan arituko dira abuztuaren 17tik 24ra bitarte.

Egunero estilo bereko bi taldek joko dute, hala nola, azkeneko Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketan saritutako The Great Barrier (lehiaketako irabazlea eta Bizkaiko talderik onena) eta Quaoar (Bilboko talderik onena). Kontzertuak 20:00etan hasiko dira.

Honatx egitarau osoa: abuztuaren 17an, Papawanda (talde gonbidatu gisa), The Great Barrier eta Brand New Sinclairs taldeek joko dute folk, pop eta soul estiloaren baitan. 18an, erritmo metalikoen eguna izango da, Estampida eta Tight Leash taldeen eskutik. 19an, Las Sexpeares eta Radio Crimen taldeek garage-punk doinuak joko dituzte.

Death metal estiloko taldeak diren Conflict Noise eta Unbreath abuztuaren 20an arituko dira, eta Ultraligeros eta Peligro Martinez rock-and-roll zaleak 21ean.

Rock independentearen eguna abuztuaren 22a izango da. Egun horretan Maderacore eta Señores taldeak izango dira Bilborock aretoaren agertokian. 23an, berriz, punk rock erasoaldia gauzatuko dute Undécimo Mandamiento eta B.C.Bombs bandek. Azkenik, abuztuaren 27an, Airless eta Quaoar taldeek hard rock doinuak zabalduko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button