ESZENA

Bilboko Aste Nagusiko antzerki programazioa prest

Bilboko Aste Nagusian mila kontu izaten dira festaz gozatzeko. Horietariko bat antzerkia izan ohi da. Aurtengo programazioaren barruan kaleko antzerki eta arte eszenikoek tokia hartuko dute Bilboko kaleetan, eta horretarako, 18 emanaldi eskainiko dira Bilboko Arriaga plazan eta Gaseko plazan.

Toki askotatik etorriko dira konpainiak: Euskal Herria, Katalunia, Argentina, Brasil, Italia, Belgika, Frantzia eta Kenya. Zehazki, Euskal Herrikoak zazpi konpainia, estatuko bi eta atzerriko zortzi etorriko dira. “Konpainia bakoitzak diziplina eta proposamen desberdinak ekarriko ditu eta ehun profesional inguruk ipuinetako pertsonaiena egingo dute, ikusleak magia eta akrobaziekin ustekabean harrapatuko dituzte edo umeak clown, umore eta dantzako ikuskizunekin animatuko dituzte”.

Proposamen interesgarrienen artean Niño Costrini konpainia dago. Umorez, musikaz eta zirkuz betetako The Crazy Mozarts lana eroango dute Bilbora. Kataluniako Cía 3 konpainiak Mur erakutsiko du, “ikuskizun bisuala, poetikoa eta integratzailea”. Ganso y Cía konpainiak Babo Royal egingo du. Les Petits détournements konpainiak Broc’n’ Roll Circus Ikuskizun zirraragarria aurkeztuko du, eta Italiako Circo Zoé konpainiak Naufragata izeneko lana erakutsiko du.

Hauez gain, Belgikako Dirk konpainia, Capicua konpainia edota Kenyatik etorriko da Black Blue Brothers taldea ere ikusteko aukera egongo da. Markeliñe konpainia, Ganso y Cía, Zirika Zirkus, edota Shakti Olaizola konpainiak izango dira Euskal Herriko ordezkariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button