ARTEA

Bilboko Arte Liburu Azoka martxan da

BALA Bilboko Arte Liburu Azokaren bigarren edizioa burutzen ari da abenduaren 11tik 14ra bitarte, La Najan. Bertan, norberak argitaratutako lanak, argitaletxeek eta liburu-dendek parte hartzen ari dira, eta era berean fanzinegintzak ere bere esparrua izango du.

Azokaren xedea da argitaletxe, inprenta, liburu-denda espezializatu eta artista autoeditatuen arteko topaketa-gunea izatea. Horretarako, standak, hitzaldiak, aurkezpen-ekitaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak antolatuko dira. “Arte liburu, argazkigintza, arlo grafiko, norberaren argitalpen eta argitalpen berezi edo fanzineekin lotutako jardun-plataforma da”.

Tailerrei dagokienez, Los Plomezek kartelei buruzko tailerrak zuzendu zuten atzo, eta gaur ere ekimena errepikatuko dute.
Gaurko ekimen artean nabarmendu nahiko genuke Bakelite bikotearen kontzertua. 21:00etan izango da azokaren baitan. Horrekin batera, Perdita Metabuk egitasmo editoriala ere aurkeztuko du.

Larunbatean eta igandean, Maria Yelletisch-ek Nire lehendabiziko artistaren liburua izeneko tailerra gidatuko du eta Sandra Marchek fanzineak eta liburu txikiak tolesteko tailerra emango du. Halaber, Nagore Legarreta argazkilariak irudi estenopeikoekin egindako Editopotoa egitasmoa aurkeztuko du. Larunbatean ez da kontzerturik faltako, eta gaueko 20:00etan, Maá taldeak berea eskainiko du.

Beste askoren artean, Banizu Nizuke elkarteak ondu du BALA azoka, Eusko Jaurlaritza, Grafilur inprenta eta nontzeberri.com eta ladocena.es webguneen laguntzarekin.

Informazio gehiago: banizunizuke.com/bala   

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button