BERTSOTAN

Eskolarteko bertsolari txapelketako finalak

Gipuzkoan bat-bateko zein idatzizko laugarren eta azken kanporaketa izango da datorren ostiralean, maiatzak 27, Lazkaoko San Benito ikastolan eta Areria zineman. Gipuzkoako finala ekainaren 3an izango da, Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan, 16:00etan.

Bizkaiko bat-batekoen finala ekainaren 3an egingo da, ostirala, Bilboko Indautxuko El Carmen aretoan, 11:00etan.

Ipar Euskal Herrian ere aste honetan izango dira finalak. Ostiralean, maiatzak 27, Bertsulari Ttiki Eguna egingo dute Izpuran.

Nafarroari dagokionez ostiralean izango da 14-18 urte artekoen saioa eta 14 urte artekoena ekainaren 4an izango da Larraitzarren, Bertso Eskolen egunaren baitan.

Maiatzaren 28an, Legution ospatuko da aurtengo Arabako eskolarteko bertsolari txapelketako finala. Ekitaldiaren hasiera 11:30ean izango da eta geroago, 12:00etan Bat-bateko txikien finala izango da: Gasteiz, Araia-Zalduondo eta Aramaioko gaztetxoekin.
Geroago, 13:30ean txikien sari banaketa izango da, eta bazkariaren ostean, 17:00etan, handien finala, Paula Amilburu, Josu Campo, Amaia Lasaga , Maria Izaga, Elyem Chej eta Ainhoa Comas bertsolarien jardunarekin. Horren ostean, 18:00etan, sari banaketa egingo dute.

Arabatik atera gabe, aipatu behar da, ostiral honetan Menorkako glosadoreak egongo direla Gasteizko Gaztetxean, 21:00etan, Bertso-Glosa saio bat burutzeko asmoz. Bertsolariak Iñaki Viñaspre, Ander Solozabal, Ekaitz Samaniego eta Manex Agirre izango dira eta glosadoreak, Esteve Barceló Verderol, Joan Moll Joanet eta Isamael Moll Pele).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button