ARTEA

Bilboko Arte Eder Museoak hainbat beka abiatu ditu

Bilboko Arte Eder Museoak berriz abiatu du beken programa, Gondra Barandiaran Fundazioak eta Iberdrola Fundazioak lagunduta.

Gondra Barandiaran Fundazioak jakintzaren adar guztietan, baina bereziki kultura eta pentsamenduaren sorkuntzaren arloan gara daitezkeen ekitaldiak sustatzen ditu. Ildo horren barruan, Fundazioak eta Museoak sinatu zuten akordioa, prestakuntza bultzatzeko eta gazteak lanaren testuingurura hurreratzeko.
Hortaz Gondra Barandiaran-Museoa Beken helburua honakoa duzue: “museoen kudeaketaren arloan, prestakuntza propioa eskaintzea, museoko hainbat sailetan lanean jarduteko aukera emanez.
Kasu honetan, zazpi beka dira (Artxiboa, Liburutegia, Bildumak, Hezkuntza, Erakusketak, Argitalpenak eta Zerbitzu Orokorrak), eta bederatzi hilabete iraungo dute, urriaren 1etik hasita.

Iberdrola-Museoa Bekaren bidez, beste aldetik, “etorkizunean artelanak kontserbatzen eta zaharberritzen aritu nahi dutenek aukera izango dute beren prestakuntza zabaltzeko eta jardun honetan eskarmentua eskuratzeko”.
Kasu honetan, bi beka eskaintzen dira, hamar hilabete iraungo dutenak.

Informazio guztia Bilboko Arte Eder Museoak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button