ESZENA

Bilboko Arriaga Antzokian dantzatu nahi?

Dantzari aukeratuek euren koreografia bereziak aurkeztu ahal izango dituzte urriaren 3an Bilboko Arriaga Antzokian. Horrela lehen ilargi betea ospatuko da hirian kulturarekin batera.
Parte ahal izateko Antzokira deitu (94 403 55 00) edota korreo elektroniko bat bidali behar da.
Emilio Sagi Arriagako Zuzendari Artistikoak antolatuko du onenak aukeratzeko beharrezkoa izango den casting berezia.
Ez da profesionala izan behar, baldintza bakarra ondo dantza egitea da. Estilo guztietan aritu daiteke, bai euskal dantzetan, zein hip-hop-ean edota klasikoan.
Hortaz, proposamena zabalik dago dantzari guztientzat, inolako salbuespenik gabe.
Animatu eta dantza egizue ilargi betean!

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button