BESTELAKOAK

Bilboko 7Katu gaztetxearen 10. urteurrena ospatuko dute asteon

Bilboko 7Katu gaztetxeak 10. urteurrena beteko du aurten. Data garrantzitsu horren harira, gaztetxeko kideek egitarau oparoa ondu dute. Atzo hasi zen, hain justu, programazioa Alde Zaharraren ikuspegi kritikoa eta okupazioa izenburuko hitzaldiarekin. Gaur, halaber, Gorputzak askatu! izenburuko mundu dantzen tailerra egingo dute, 18:30etik aurrera.

Egitarauak aste osoa iraungo du, eta askotariko jarduera eta emanaldiak biltzen ditu. Hala, bihar, mahai-ingurua izango da, 18:30ean, Gazteak eta sorkuntza gaiaren ingurukoa. Etzidamu, osteguna, kontzertua izango da, 20:00etan: Gari eta Koban.

Ostiralean, umeentzako jolasak izango dira Plaza Berrian, 17:00etan. Gero, 18:30ean, gazte ginkana egingo dute, eta 21:00etan, azkenik, musika emanaldiak izango dira: Skabidean; Euskatalites eta K-Billy (Boppers DJ).

Larunbateko egitaraua Solokoetxe auzoko Zumarraga Plazan garatuko da: 12:00etan, Irrien Lagunekin kantu eta dantza; 13:30ean, argazki kolektiboa egingo dute, gaztetxearen plazan; 14:30ean, herri bazkaria eta ondoren, 17:00etan, Fabe de Fuka elektrotxaranga arituko da alde zaharreko kaleetan barrena.

Arratsaldean, 19:00ak inguru, kontzertuak hasiko dira: Egurra eta Kitto; Tremenda Jauria; eta Bad Sound System. Gonbidatuak ere izango dira: La Basu, Aneguria eta Fermin Muguruza.

Igandean, amaitzeko, bertso-saioa izango da, 18:30ean: Oihana Bartra, Maialen Lujanbio, Agin Laburu eta Igor Elortza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button