BESTELAKOAK

Bilboko 2014ko Aratusteetako Kartel Lehiaketa

Aratuste Jaietako Batzordeak 2014ko Aratusteetako jaiok iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du hurrengo baldintzekin.

Egile bakoitzak lan original bi aurkeztu ditzake gehienez ere, eta kolorea eta teknika libreak izango dira.
Tamaina: kartela 70 zm x 50 zm neurrikoa izango da (ezetzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean hiru digitalizazio, 200 kb-ko JPG bat, MB1-eko beste JPG bat, eta azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat.

Karteleko testua hau izango da: Bilbao 2014, Aratusteak/Carnavales, Otsailak-Febrero 27–4  Martxoak-Marzo.
Lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 12a izango da, 13:00etara arte. Aurkezteko lekua: Jaietako saila, (Venezuela enparantza 2 – 5. 48001 Bilbo) 9:00etatik 14:00etara.

Lehiaketaren irabazleak 2.000 euro jasoko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button