MUSIKA

“Abesti bat gutxiago” aurkeztuko dute Harkaitza Canok eta Lou Topetek Bilbon

Gaur, 20:00etatik aurrera, Bilboko Arriaga Antzokian, Harkaitz Cano idazleak, Lou Topet taldeko Oier Aranzabal bateria-jotzaileak eta Rafa Rueda gitarra-jotzaileak Abesti bat gutxiago (2016) izeneko proiektua aurkeztuko dute hitzaldi musikatu formatuan.

Egitasmoa Lou Topetek eta Harkaitz Canok argitaratutako Abesti bat gutxiago CD-liburuaren inguruan ardazten da; Rafa Ruedak ere grabazioan parte hartu zuen: hamar artista estatubatuarren euskarazko moldaketak biltzen ditu: Pete Seeger, Woody Guthrie, John Hiatt…

Donostian sortu zen proiektua eta bertako hedabideetan honakoa irakurri ahal izan genuen: “estatubatuar musikarien 10 abesti geureganatzeko, itzultzeko eta bertsiotzeko erronka zail eta ederrari erantzuten dion argitalpena. Lou Topet, Rafa Rueda eta Joserra Senperena aritu dira alde musikalean eta Canok euskaratu ditu hitzak. Liburuak, kantugintzaren inguruko hausnarketak biltzen ditu saio eta kontakizun formatuan, Canok berak jasoak guztiak”.

Arriaga Antzokiaren arabera, “Hiruren artean (Cano, Rueda eta Aranzabal) hurrengo galderei erantzuten saiatuko dira: Nola egin bertsio bat? Nola itzuli abesti bat euskarara bidean galdu gabe? Zein ezaugarri ditu ingelesak? Eta euskarak?”

Honatx nontzeberrik iaz Bilboko Euskararen Etxean ondutako emanaldiaren laburpena:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button