IKUS-ENTZUN

“Bilbo Zinemaz Blai” zikloak aurrera darrai

Beti izango dugu Bilbao izenburupean, hiriaren historia nostalgiko eta sozialaren inguruko dokumental berezien zikloaren bigarren partea antolatu du bertako Euskal Museoak.

Gaur berton, 19:30ean hasita, Javier Rebollo eta Juan Ortuostek eginiko filmak pantailaratuko dituzte: Bilbao en la memoria, Bilbao mientras tanto eta Bilbao en un mosaico tituludunak.

Bilbao en la memoria dokumentalean, “gaur egungo eta iraganeko gertakarien oroitzapenak, memorien memoria, hitz askorekin osatutako hitzak” jasotzen dira. Bilbao mientras tanto lanean, halaber, “egitura eta zerbitzuak ez zaizkigu interesatzen datuak diren heinean, baizik eta martxan mantentzen dutelako hiria. Hiriko bizitzari erreparatuko diogu, egun batez”. Eta azkenik, Bilbao en un mosaico lanean, “kultura amalgama modura agertzen zaigu, muntaketan nahasten baitira herri kultura eta finezia handiko kultur adierazpideak, hari batek elkarlotuta, Arriaga Antzokiaren berrestreinaldira iristeraino”.

Dokumentaletan, Gabriel Aresti, Cortazar, Teofilo Guiard, Blas de Otero eta Rafael Sanchez Mazas adituen testuak erabili ziren, Juan Crisóstomo de Arriaga, Carmelo Alonso Bernaola eta Luis de Pablo musikarien soinuekin batera.

Film laburren aurkezpenean zinemagileak izango dira eta Maria Eugenia Salaberri gidoigilea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button