ARTEA

Bilbo Zaharreko jarduera artistikoaz gozatzeko parada

Gaur aurkeztu dute BLV-ART'10 egitaraua Bilbon. Ekitaldian honako hauek izan dira: Justo Eszenarro Bilboko Udaleko Kultur Programazioko zuzendariordea, Oskia Alvarez programako bisita gidatuen arduraduna, eta Txema Agiriano MEM jaialdiaren arduraduna BLV Polo Artistico erakusketaren komisarioa.

Ezenarrok gondidapena luzatu du jendeak itsasadarreko zubiak zeharka ditzan, Bilboko Zaharrean egingo diren kultur-ekitaldiez gozatzeko.

Txema Agiriano MEM jaialdiaren arduradunak, berriz, BLV Polo Artistico izeneko erakusketaren komisario gisa mintzatu da. Artelan Berreginen Museoan ikusgai izango den erakusketa hau, "memoria teknologien bidezko memoria ariketa bat da". 1988az geroztik Bilbon izan diren abangoardiako ekimen eta adierazpideak bildu ditu, tartean, performance, instalazio, eta artistek abiaturiko galeriak. Horretarako, bideoak, argazkiak eta dokumentuak paratu dituzte. Erakusketa hau ez dela behin betikoa esan du Agirianok, "aurrerapen txikia da, jarraitzea gustatuko litzaiguke, garai horretako obra erakutsi ahal izateko".

Oskia berriz, programaren baitan egin ohi diren bisita interaktiboz aritu da. Aurten lau egingo dira, hilaren 8, 9, 14 eta 15ean (erdiak euskaraz). Bisita hauen helburua BLV-ART'10 eta herritarren arteko zubia izatea da. "Horrez gain, elkarrizketa bat ere proposatu nahi dugu bisitari, galerien jabe eta erakusten ari diren artisten artean". Iaz, 70 lagunek parte hartu zuten. Izen-ematea programaren webgunearen bitartez gauzatu behar da.

Aipaturiko bi ekitaldiez gain, hilaren 8an Trinagulo De Amor Bizarro talde galiziarrak kontzertua eskainiko du Artelan Berreginen Museoan Simca talde bizkaitarrarekin batera; hilaren 8an, Bilbao Tatto Ink. Fusion 2010, tatuajea eta gorputza artea ardatz duen askotariko ekitaldia egingo dute museo berean, eta 15ean Ramon Churruca artista euskaldun ezagunak performance-a egingo du Martzana kaian. Hauxek dira, besteak beste, egitarauaren baitan izango diren jarduerak. BLV-ART'10 ekimenaren webgunean egitaraua osoa eskuratu daiteke.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button