ESZENA

Bilbo Zaharreko abendu kulturala

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen Bilbo Zaharreko Abendu Kulturala egitarauak immigrazioari eta bikoteari buruzko bi zine topaketa antolatuko ditu egun hauetarako eta honetaz gain, folkloreak oso leku garrantzitsua beteko du.

Berreginen Museoak, Caostica elkartearekin elkarlanean antolatutako Gizazine jasoko du. Ekitaldi horren barruan, immigrazioari (abenduaren 16an) eta bikote barruko komunikazioari (abenduaren 17an) buruzko bi mahai-inguru jasoko dira, eta mahai-inguruak osatzeko, landu beharreko gaiekin erlazionatutako zenbait film labur emango dira. Saioak gaueko 20:00etatik 21:30era bitartean burutuko dira, eta sarrera librea izango da.

Larunbatean (abenduaren 18an) batuko dira programatutako jarduera gehienak. Horrela, Berreginen Museoak ate irekiko jardunaldia egingo du goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara eta Trukaketaren II. Azoka jasoko du. Arratsaldeko 20:00etan, leku berean, San Anton Abesbatzaren emanaldia izango da.

Era paraleloan, larunbat honetan, baita ere, goiz osoan, Martzanako kaian kaleko animazioa eta folklorea egongo dira, txalapartariak, Gabonetako kantak, Afrikako perkusioa eta dantzak eta euskal dantzak.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button