MUSIKA

“Bilbo Hiria” lehiaketako finalak asteon egingo dira

Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 31. edizioko finalak ostegunean hasiko dira pop rock ataleko finalisten norgehiagokoarekin. Ostiralean, berriz, metal saileko bandak arituko dira, eta larunbatean, azkenik, urban estilokoak. Hitzordu guztiak  20:00etatik aurrera izango dira eta kontzertuok streaming bidez ikusi ahalko dira bilbaogazte.bilbao.eus webgune eta Facebook Bilborocksare sozialen bitartez.

Finalisten harira, hauexek arituko dira lehian sariak eskuratzeko asmoz: Pop rock atalean, urriaren 17an, Go Cactus (Baleares), Beluga (Madrid) eta Wicked Wizzard (Bizkaia). Metal sailean, ostera, urriaren 18an, hauexek izango dira finalista metalzaleak: Blind The Eye (Portugal), Last Dissonance (Bartzelona) eta Deriva (Madril). Eta urrriaren 19an, larunbatez, urban estiloan hauexek izango dira oholtzan: Colectivo Shumareli (Guadalajara), Kenna I (Bizkaia) eta Jazzwoman (Valentzia).

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketak hiru hamarkada baino gehiago eman ditu musika talde berriak sustatzeko lanean eta musikari ez profesionalen sorkuntza ulertzeko, ezinbesteko hitzordu bilakatu da Bilboko musika agendaren barruan. Hiru hamarkada hauetan bere bilakaera musika arloko hainbat izen handiren abiapuntua izan da, esate baterako: Australian Blonde, El Inquilino Comunista, Su Ta Gar edo The Sunday Drivers.

Kontzertuz betetako uda osteari ere hasiera emateko, hiru kategorietako bakoitzean epaimahaikideek aukeratutako 32 musika-talde egon dira Bilborock areto ezagunean lehian eta musika talde berriei dagokienez, Estatuan nahiz Europako goraka datozen taldeak pasa dira bertatik, esaterako, Airu (Bizkaia), Fake Teddy (La Rioja), Go Cactus (Baleares) eta The Amsterdammers (Madril) taldeak pop rock atalean; Blind The Eye (Portugal), Deimocrazy (Bizkaia), Last Dissonance (Barcelona) eta The Broken Horizon (Nafarroa) taldeak metal atalari dagokionez; eta urban atalalean lehian aritu dira besteak beste, STR (Special Trap Residence) (Bizkaia) eta Tongo (Madrid).
Bigarren urtez berriztutako urban kategoriak, gainera, ohiko rap, reggaeton edo trap estiloak ez ezik, house, techno eta oro har, musika elektronikoaren alorreko eskaintza berriak ere plazaratu dira.

Taldeen biografiak eta finalaren informazio osoa: bilbaogazte.bilbao.eus.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button