BESTELAKOAK

Bilblogari Lehiaketaren saridunak gaur jakinaraziko dira

Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Nontzeberri.com Interneteko kultura atariak Bilblogari euskarazko blogen lehiaketaren bigarren edizioaren sariak banatuko dituzte, La Bolsa ospatu den ekitaldi batean. Ekimen berri honen helburua da euskararen erabilera Interneten egonkortzea eta sustatzea.
Horrela, Bilboko 15 eta 35 urte bitarteko 32 gazte euskaldunek beren bitakora zibernetikoak euskaraz sortu eta Bilblogariren lehen edizio honetara aurkeztu dituzte.
Aurten ia bikoiztu egin da parte-hartzea. Mota askotako blogak heldu dira eta guztietan gaur egungo gazteek dituzten zaletasunak, kezkak eta ilusioak nabarmentzen dira. Hemen ikus ditzakezue parte hartzaileen blogak.

Bilblogari lehiaketan parte hartzeko hiru atal izan dira: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta tematikoak.
Atal bakoitzean Interneteko bitakora onena sarituko da.
Horretarako bloga sortu eta elikatzerakoan parte-hartzaileen irudimena eta trebetasuna kontuan hartu dituzte epaimahaikideek, Julen Gabiria idazle eta blogeroak eta Karmele Perez de Urraza EHUko irakasleak. Bloga saritzerakoan honako irizpideak baloratu dira: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta atarien originaltasuna.
Epaimahaia (blog-etan adituak diren bi pertsona) egun hauetan bildu da irabazleak aukeratzeko, eta azkenik, bigarren edizioaren sariak banatuko dira gaur 19:30ean, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean.
Honakoak dira sariok:
Blog pertsonal onena: 300 euro
Taldeko blog onena:300 euro
Blog tematiko onena: 300 euro
Blog originalena: 300 euro

Egunero munduan 65.000 blog berri sortzen dira eta blogen kopuru osoa 147 milioira igo da (Blogpulse, 2010). Gainera eta euskaraz egindako blog gehiago aurki daitezke Sarean, horietako gehienak maiztasun handiz eguneratzen direla. Hori kontuan izanda, Euskara Sailak eta Nontzeberri euskararen erabilera komunikazio tresna berritzaile honetan sustatzeko ahalegina egin dute berriro.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button