ESZENA

Bizkaiko Antzerki Ikastegiko (BAI) ikasleen lana ikusgai

Federico García Lorca-ren La casa de Bernarda Alba-n oinarritua dago lan hau, baina oraingoan lan espresionista bat ikusiko dugu, alaben ikuspuntutik antzeztutakoa. Alaben sentipenak izango dira obra berri honetan aztertuko diren elementuak.

Iparrera ekarria da, gure herrira, modu poetiko batetan, Mikel Laboaren musika bitartekari dela. Baga, biga, higa kanta, planteatzen diren mundu ikuskera ezberdinak lotuko dituen hari musikala izango da.
BAI-ko ikuskizuna bederatzi aktorek eta hiru musikok taularatuko dute Fernando Montoyaren zuzendaritzapean, Atxarte Lopez de Munain dantzariaren laguntzarekin.
Paco Claver, Izaskun Fernández, Saray Frutos, Axier García, Rebeca Garcia, Verónica Gonzalo, Maitane Muruaga, Joana Ocaña eta Eider Tellaetxe dira parte hartzen duten aktoreak.

Bizkaiko Antzerki Ikastegiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button