BESTELAKOAK

Bilblogari Lehiaketaren sari banaketa gaur

Bilblogari, Bilboko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa da.

Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean, Nontzeberri kultura atariak Bilblogari Bilbo Handiko 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa abiatu du 2012ko azken lauhilekoan.
Ekimenaren helburua, euskara, gazteak eta teknologi berrien uztarketa sustatzea da, beti ere euskararen erabilera gazteen artean areagotzeko asmoz.

Joan den barikuan, azaroak 23, lanak entregatzeko epea amaitu zen urrian lehiaketa abiatu zenetik. Gero, epaimahaikideak lanean jarri ziren zeintzuk diren onenak erabaki ahal izateko, asko eta asko oso interesgarriak izan baitira.

Aurtengo lehiaketan 31 blog inskribatu dira, eta horiek lehiatu dira dauden sariak eskuratzeko.

Urte honetan oso parte-hartze handia egon da eta joan den urteko marka gainditu ez badugu ere, kopuru polita atera da. Mota askotako blogak heldu dira eta guztietan gaur egungo gazteek dituzten zaletasunak, kezkak eta ilusioak nabarmentzen dira (kirola, jokoak, gure geografia, dantzak, musika, gaurko teknologiak, osasuna, elikadura, homosexualitatea, janariak,…).

Hiru atal

Lehiaketan hiru atal zabaldu dira: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta tematikoak. Atal bakoitzean Interneteko bitakora onena sarituko da.

Julen Gabiria idazle eta euskal blogari aitzindariak eta Karmele Perez de Urraza EHUko irakasleak honako irizpideak baloratu dituzte saridunak erabakitzerakoan: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta atarien originaltasuna.

Honakoak dira sariok:
Blog pertsonal onena: 200 euro
Taldeko blog onena:200 euro
Blog tematiko onena: 200 euro

Beste aldetik, Sari Banaketa ekitaldia gaur, azaroaren 29ean egingo dugu, 19:00etan, Zazpi Kaleetako La Bolsa Udaltegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu