BESTELAKOAK

Bilblogari 2013 lehiaketaren saridunak

Bilblogari Bilboko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa da.

Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean, Nontzeberri kultura atariak Bilblogari Bilbo Handiko 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa abiatuko du 2013ko udazkenean.

Lehiaketaren helburua, euskara, gazteak eta teknologia berriak batera sustatzea da, gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko asmoz.

Bi hilabetez iraun duen lehiaketara lanak bidaltzeko epea joan den astean itxi genuen. Urte honetako edizioan parte-hartzaile kopuru txikia izan dugu, baina kalitate ona.
Aste honetan ibili gara bidalitako lanen artean zeintzuk izan daitezkeen onenak aukeratzen, eta honezkero baditugu saridunak!

Ahal den neurrian irabazleak nortzuk izan diren plazaratuko da, eta gerta daiteke hedabideren batek interesa erakusketa elkarrizketaren bat egiteko.

Hauxek dira aurtengo saridunak:

TEMATIKOA

Begoña Altuna   http://gozatu.wordpress.com    

Euskara(z) gozatzeko baliabideak banatzen ditu blogari honek. Euskararen munduan mugitzen den edozer harrapatzen ditu egileak bere blogean sartzeko, eta hala, zer gertatzen den, zer gertatuko den eta zertaz gozatu ahalko dugun, informazio zehatza izango dugu.

PERTSONALA

Leire Palacios Egiguren http://anniesdelmono.wordpress.com

Literatura, eguneroko zaurgarritasun kosmopolita, liburuen amnesiak, metamorfosiak, bidaiak, sentimentuen lekualdatzeak, utopiak, musika… denetarik eta espero ez dena ere idatzi du egile txukun honek.

“Nik ere AnnieSdelMono edatea atsegin zuen izeba moja neukan. “Egunen batean, Jainkoaren bidea jarraitzeko deia sentituko duzu” esaten zidan. Ordutik inoiz ez daramat mugikorra bibrazio moduan.”

TALDEKOA

Asier Luzarraga Garbisu   http://mikropilula.blogspot.com.es

Egileek beraiek adierazten duten bezala, Literatur Mikropilulen Farmazia da blog hori, euskarazko literatur terapia azkarra. MikroLiteratura kimika da, alkimia, sorginkeria. Literatur Mikropilulen Farmaziak ziber-euskaldunak gonbidatzen ditu literaturaren inguruan batu gaitezen: idazlearen eta irakurlearen rolak hartzeko, aktoreak maskaraz aldatzen duen bezalaxe. Literatur mikroformatua Interneteko errealitateari so egin dion prosazko, bertsozko ala olerki proisaikozko ala prosa lirikozko (10-300 hitz bitarteko) dosia da. Multimedia formatuak dakarren limiteen, irudiaren, soinuaren, bideoaren, performancearen apurketari uko egiten ez dion formula.

Mila esker zen bloga gure lehiaketara bidaltzeagatik, eta bertan parte hartzeagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button