ESZENA

BilbaoEszenako antzerki tailerretan izena emateko epea zabalik

Zabalik dago dagoeneko BilbaoEszena, Antzerki baliabideen Zentroan ikasturte honetan jorratuko diren tailerretan izena emateko epea.

Urritik ekainera  bitartean,  astelehenetan  19.30etatik 21:30era, helduentzako prestakuntza eta sorkuntza eszenikoaren hastapen tailerrak emango dira, euskaraz zein gazteleraz. Bertan, aktorearen lana (kemena, erritmoa, gorputz-adierzpena, oreka,…) eta sormen lana (inprobisazioa, espazioaren definizioa, ideien bilaketa,…) landuko dira. Matrikula arruntaren prezioa 181,75€ da, eta langabetuentzat edota Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat, 149,65 €. 60 ordu izango dira guztira eta ikastaroa amaitzean ziurtagiria eskuratu ahal izango dute bertan parte hartu dutenek, baldin eta %80ko asistentzia bermatzen badute.

Bestalde, 12 -16 urte bitarteko gazteentzako tailerrean (ostegunetan, 19:00etatik 20:30era) eta 8 eta 11 urte bitarteko umeei zuzendutakoan (ostegunetan ere , 17:15etatik 18:45era), gorputzaren adierazkortasuna ezagutzeko eta lantzeko ariketak landuko dira,  erritmoa eta espazioa kontutan hartuta. Emozio, irudimen eta jolasaren bitartez, pertsonaiak eta istorioak sortuko dira, gorputz adierazpenean sakonduz. Guztira 45 orduko ikastaroak izango dira eta matrikularen prezio arrunta 117,60€ da. Gurasoak langabetuak badira edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen badute aldiz 85,50 €.

Matrikularen xehetasun gehiagorako: bilbao.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button