MUSIKA

“Oarsoinua”, Oarsoaldeko musika taldeen jaialdia

 

Martxoaren 3an Oarsoaldeko musika taldeen Oarsoinua izeneko jaialdia egingo dute Oreretan. Jaialdian eskualde horretako makina bat taldek joko dute 18:00etatik goizaldeko ordu txikietara bitarte. Ekimena Oarsomusika taldeak atondu du.

“OarsoMusika lantalde bat da, Oarsoaldean musikaren arloa dinamizatu eta sustatzeko sortu dena. Azken urteotan musikaren arloan eta kulturarenean orokorki aurkitu dugun hutsari erantzunez sortu da”. Orotara 18 banda hartzen ditu kolektiboak. Horretaz gainera, talde ezberdinetako jendea ere badabil bertan, hala nola, Goiko Eskola Kulturgune Okupatuko eta Oiartzungo Herri Musika Txokoko kideak.

Ekimen hori aurkezteko asmoz, Oarsoinua izeneko jaialdia ondu dute martxoaren 3an, larunbata, Oreretan. Hala, 18:00etatik aurrera Oarsoaldeko hainbat talderen musika entzun ahal izango da hamaika txokotan. Ordu horretan, hain zuzen ere, Aximilaren zuzenekoa entzun eta ikusi ahalko da Landaren. Ordu berean, baina Reynal zine aretoan Kaso Mai taldeak joko du; ordu erdi geroago, Juan Mari Beltran Mikelazulon izango da.

Incognita bandak, halaber, 19:00etan hasiko du bere zuzenekoa Kellys lokalean, eta 19:30ean Kakahuete taldea izango da Landaren. 20:00etan berriz, Imanol Carballo Mikelazulo girotzen arituko da, eta 20:30ean Anonimos taldeak Landaren joko du.

Azkenik, gau partean, 22:00etan, lau talde bilduko dira herriko gaztetxean: Arashi, Toil, Korumba eta Nonguayaz. Emanaldien ostean, disko jartzaileak izango dira gaztetxea soinuz betetzen.

Jaialdiaren informazio guztia Oarsomusikaren blogean.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button