BERTSOTAN

Mutriku eta Gasteizko gaztetxeak, “Hitzetik Hortzera” saioan

Mutrikuko gaztetxean egin ohi den Plazatik Gaztetxera txapelketa ospatzeko egindako festa, eta Gasteizko gaztetxearen 25. urteurrenaren harira onduriko saioa izango dira ETB1 telebista kateko ostiral iluntzeko Hitzetik Hortzera saioaren bi gai nagusiak.

Mutrikuko bertso eskolak 2002an abiatu zuen Plazatik Gaztetxera txapelketa. Hamabigarren edizioa hasi baino festa egin dute, eta bertan Iñigo Eizagirre,?Iñaki Apalategi,?Oihana Bartra,?Xabi Astigarraga,?Gorka Ostolaza Potxis, Agin Rezola,?Jokin Labayen,?Unai Gaztelumendi,?Ander Lizarralde,?Ane Labaka,?eta Xabat Galletebeitia-Nerea Ibarzabal bikotea aritu dira.

Bestalde, Gasteizko gaztetxea 1998an okupatu zuten; hortaz, aurten 25. urteurrena beteko dute. Data berezi hori dela eta, bertsolaritzari buruzko telebista saioak bertso saioa grabatu du: Josu Goikoetxeak jarritako gaiak kantatu dituzte Iñaki Viñaspre, Jone Uria, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbiok.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button