IKUS-ENTZUN

Bilbaoartek “Women Make Film” dokumental saila eskainiko du

BilbaoArte Fundazioak Women Make Film: a New Road Movie Through Cinema dokumental saila estreinatuko du Euskal Herrian. Martxoaren 9tik aurrera eta zazpi astelehenetan zehar, Women Make Film (Emakumeek zinea egiten dute) dokumental zorrotza, iradokitzailea eta beharrezkoa eskainiko da.

Lan horretan, “14 orduz emakumeek protagonizatutako zinemaren historia” kontatuko zaigu, eta ondorio latz batera helduko da, “zinemaren historiari ekarpena egiten dioten emakumezko zuzendarien presentzia agerikoa bezain gutxietsia” izan dela.

Mark Cousinsek (Coventry, 1965) egileak ikusezintasun-belo astun eta hermetiko hori kentzen du, eta mende bat baino gehiagoan zehar sistematikoki isildutako errealitate ukaezina agerian utziko du. Bere dokumentalik ezagunenak, The Story of Film: an Odyssey (2011) bi premisa esanguratsurekin egin zuen: Hollywoodetik haratago dauden zinematografietan murgiltzea, eta zinemagile emakumezkoak buru dituen zinemaren bidez egitea. Bilaketa eta erreskate prozesuaren ostean,  Women Make Film filmak “13 hamarkadatan zehar eta 5 kontinenteetatik filmatutako mila film zati baino gehiago biltzen ditu”.
Dokumental luze honetan ehunka filmen eta dozenaka zuzendariren testigantza jasotzen da eta “hemen erakusten dena ia ez da zinemaren historiari emakumeek egindako ekarpena adierazten duen iceberg erraldoi horren punta”.

Gaur, martxoaren 9an, astelehena, 19:00etan: 1. eta 2. blokeak  pantailaratuko dira. Eta datozen egunotan, beste bloke guztiak pantailaratuko dira, guztira 14.

Egunez eguneko proiekzioaren gaineko xehetasunak: BilbaoArte

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button