MUSIKA

Eskean Kristö, Kraussk eta Bidelapurrak, Aramaioko “Eguzkerripa Rock”-en

Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladie-k Eguzkerripa Rock izeneko jaialdia ondu du, igandean, maiatzak 31, 20:00etatik aurrera. Oholtzan hauexek izango dira: Eskean Kristö, Kraussk eta Bidelapurrak.

Arratiako Eskean Kristö taldeak Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazioak ondu ohi duten Banden Lehia lehiaketa irabazi zuen iaz. Sari horri esker, Azote Kaldüz lana argitaratu berri du Baga Biga diskoetxearen laguntzarekin, eta gaur bertan aurkeztu dute.
Diskoan 70eko eta 80ko urteetako rock gihartsu eta klasikoan bustitako hamar kantu jaso ditu boskoteak. Horren isla, diskoan izan duten kolaborazioa bakarra da: Niko Etxart.

Kraussk metal estiloko banda mutrikuarra da, eta iaz Gudaberria diskoa plazaratu zuen. Taldearen arabera,aipatutako diskoan, erritmo pisutsu eta ahots urratuez gain, pasarte lasai eta melodikoak ere aurki daitezke, taldearen izaera finkatuz. Kolaborazioei dagokienez, ordea, Anari Alberdi eta Endika Lekuberen partaidetza izan genuen”. Herriko Burdina webgune metalzalearen arabera, “groove metal euskaldun eta aldarrikatzailea” jotzen dute gipuzkoarrek.

Azkenik, Ander Solozabal (gitarra akustikoa, bonboa) eta Ekaitz Aranbarri (banjoa, armonika, pandereta) musikariek osatzen dute Bidelapurrak country eta folk kutsuko egitasmoa. Iaz, Zenbat negar bazterretan izenburuko estreinako lana argitaratu zuten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button