ARTEA

Oaia Peruarenaren margolanak Mikelazulo Kultur Elkartean

Maiatzak 28tik ekainaren 30era bitartean, Mikelazulo Kultur Elkartean, Oaia Peruarena margolan koloretsuak ikus daitezke.

39 urteko margolari Beratarra da Oaia Peruarena, eta herri horretan,  egiten du lan bai margotzen, baita ikastaroak ematen ere.
Aspalditik dabil arkatz eta pintzelekin eskutan. 2006an egin zuen bere lehen erakusketa eta harrezkeroztik toki ugaritan ibili da, bai bakarka baita taldeko erakusketetan parte hartuz, hala nola Baionan, Ordizian, Hondarribian, Beran, Elizondon eta abar…

Erakusketa honetan bere azken lanetariko batzuk aurkituko dituzue. Adierazpen askeago baten bilaketa da lanon arteko lotura, izan ere,  gaia posibleak  alde batera utzita, sormenari ateak ireki dizkio. Margolan koloretsuak sortu ditu artistak, non trazuak garrantzi handia duen, bultzatzen gaituzten indarren adierazgarri direlako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button