IKUS-ENTZUN

BilbaoArtek Kenji Mizoguchi zuzendariari eskainitako zikloa berrabiatuko du

Kenji Mizoguchi zuzendari japoniarrari eskainitako zine zikloa COVID-19aren agerpena baino lehenago zegoen bidean, baina gero dena bertan behera gelditu zen. Orain, ekainaren 5ean, 12an eta 19an, pantailaratu gabe gelditu ziren saioak proiektatuko dira bertako Art House Zineman, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Egoera bereziaren ondorioz, edukiera mugatua izango da, eta erreserba telefonoz egin beharko da, gainera, nahitaezko da maskara erabiltzea.

Etzi bideratuko da berriz zikloa, 19:00etan, Ugetsu monogatari (Ilargi zurbilaren ipuinak) izeneko filmarekin. Guy de Maupassant idazlearen ipuin batean eta tradiziozko ipuinetan oinarriturik, filmak ibaiaren ertzean bizi diren bi nekazari pobreen handinahiak kontatzen ditu. Bata buztinlaria da, eta aberats izatearekin amesten du. Besteak, aldiz, samurai entzutetsua izatea du jomuga.

Horren ostean, ekainaren 12an eta 19an, Yôkihi (Yang Kwei-fei enperatriz) eta Akasen chitai (Lotsaren kalea) izeneko filmak pantailaratuko dituzte, hurrenez hurren.

Filmen sinopsiak eta bestelako datuak, BilbaoArtek ditu.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button