ARTEA

Bilbaoartek ekainaren 1ean zabalduko ditu ateak berriz

Euskal Herriko beste museo eta kultur zentro asko egiten ari diren bezala, ekinaren lehen egunetan ere, Bilbaoartek bere ateak zabalduko ditu berriz. Ekainerako jardueren eskaintza 19 proiekziok, 11 hitzaldik eta 2 erakusketak osatuko dute.

Hala, ekainaren 1ean, Damaris Pan artistaren Cuernos a la vista / Adarrak bistara erakusketa bisitatu ahalko da. Erakusketa joan den martxoan bertan behera geratu zen. Erakusketa ekainaren 19ra arte bisitatu ahal izango da aretoaren edukieraren kontrolarekin. Horren ostean, Daniel Llaríaren Holes and Poles lana etorriko da, ekainaren 26tik uztailaren 24ra bitartean.

Era berean, Art House Zinemak bere pantaila garbitu du, eta Mark Cousinsen Women Make Film dokumental sailarekin aurrea egingo du. Costa-Gavras zuzendari greziarrari eskainitako zikloak edo Kenji Mizoguchi japoniarrari eskainitako zikloak jarraipena izango dute. Eta ohikoak diren Filmazpit eta Institut Françaisekin lankidetzan pantailaratzen direnak abiatuko dira berriz.

“Egungo segurtasun-araudiaren arabera, aretoaren edukiera mugatu egingo da jarduera bakoitzaren egunean indarrean dagoen araudiaren arabera, eta nahitaezko maskara erabiliko da. Erreserba telefonoz bakarrik egingo da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button