ARTEA

BilbaoArte Fundazioak bere ikus-entzunezko artxiboa eskura jarri du

BilbaoArte Fundazioak bere ikus-entzunezko artxiboa ikusgai jarri du bere webgunean, modu horretan, zentrotik iragan den arte garaikideaz eta bere artxibo multimediaz etxetik gozatzeko aukera izango duzue.

Covid-19 gaixotasunaren erruz, makina bat ekitaldi eta erakusketa bertan behera gelditu dira. BilbaoArte Fundazioak bere programatu guztiak ere itxi behar izan ditu, tartean, Costa-Gavras zinemagile frantziarrari eskainitako atzera begirakoa edota  Women Make Film: A New Road Movie Through Cinema dokumentalaren proiekzioak.

Halarik ere, bestelako proposamenak ezarriko ditu guztion eskura, hala nola, erakusketa birtualak eta arte katalogo andana, argazki  mordo bat eta arte-albumak, eta ikus-entzunezko artxiboak. Azken sail honen barruan, zentrotik pasatu dien artista garaikideen irakaspenak, bai eta mintegi eta hitzaldiak ere ikusi ahalko dira.

Eskuratzeko erraza duzue, sare sozialen bitartez ikus-entzunezko edukiak partekatzen direlako, edo bestela, sartu zuzenean BilbaoArte Fundazioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu