BESTELAKOAK

“Bilbao: Kultura-planeta” agenda kulturala aurkeztu dute

Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kulturako zinegotziak 2018ko kultur programazioaren Bilbao: Kultura-planeta izeneko agenda aurkeztu du gaur goizean.

Udalak 2018rako programazioan udal sailek edota bestelako erakunde eta eragile kulturalek (Bilbao Ekintza, Arriaga Antzokia, BilbaoMusika, BilbaoArte, La Fundicion, BBK Aretoa, Bilboko Museoek edo Azkuna Zentroak) antolatutako hainbat ekimen, jaialdi eta aisialdiaren arloko programak bildu ditu agenda ikusgarri batean.

Bertan musika, literatura, zine, arte eszeniko, arte sorkuntza, tailer, folklore, erakusketa, ondarearen hedapen, liburutegietako zerbitzu eta abarri buruzko informazioa jasotzen da, guztira 120tik gora ekitalditan.

Bilbo: Kultura-Planeta gaikako bederatzi bloke handitan banaturik dator. Lehenengoa, arte eszenikoak: izar-euri bat izango da hiriko antzerki paisaian izenekoa da.  besteak honakoak dira:  Museoak: ezerk ez du eklipsatzen Bilboko museoen eskaintza;  Ikusmen-arteak: arte hauen unibertso amaigabea, tradizionalenetatik egungoenetaraino; Letrak eta ezagutza jendarteratzea: literatur- eta zientzia-unibertsoa esploratzen;  Ikus-entzunezkoa, multimedia eta teknologia berriak: ezin konta ahala proiekzio Bilboko ortzian; Musika: espazioraino igotzen diren notak; Ondarea eta identitatea: gure identitateari zabaldutako espazioa; Jaiak eta aisia: argizagiak lerrokatu egingo dira hiritar ororen gozamenerako; eta azkenik, Hurbileko kultura: kulturaren lorratza Bilboko auzoetara iristen da.

Esan liteke, urteko egun guztietan kulturaz gozatzeko aukera egoten dela, eta horretaz jabetzeko informazio guztia jasotzen duen agenda sortu da. 10.000 ale argitaratu dira euskaraz eta gaztelaniaz.

Informazio hori guztia ere, Bilbaokultura izeneko webgunean eskura daiteke

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu