MUSIKA

Bingen Menzibalek ikastaroa zuzenduko du Donostian

Bingen Mendizabal musikariak soinu bandei buruzko master-class-a emango du, larunbatean, apirilak 12, Donostiako Musika eta Dantza Eskolan, 10:00etan.

Euskal Herriko Musikariak eta Euskadiko Soinuak programak ondu dute saioa, eta bertan parte hartu nahi duenak mezua bidali beharko du ondoko helbide elektronikora: info@musikari.

Ikastaroan hainbat eduki landuko dira: “soinu bandak; metodologia (jarduteko moduak, gidoi irakurketa eta musikaren konposizioa); generoak (musika eta zinea); ikuspuntu berriak; eta amaitzeko, adibideak.

Ikastaroaren antolatzaileen arabera, “Bingen Mendizabal ibilbide profesional emankorra duen musikagilea da. Hainbat filmetako soinu bandak konposatu ditu.Batzuk aipatzearren; Alas de mariposa, Airbag, La hora de los valientes eta Cosas que hacen que la vida valga la pena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button