Nontzeberri

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emateko epea

Bilbao Hiriko Pop-Rock Lehiaketaren 31. edizioko oinarriak  argitaratu dituzte jada. Lehiaketaren helburua talde gazte ez-profesionalen lana sustatzea, beraien talentua zabaltzea eta nazioarteko beste talde batzuekin agertokian egoteko aukera ematea da.

Lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako talde eta bakarlarientzat da. Taldean kide bi edo gehiago direnean, kide bat bakarrik izan daiteke 35 urtetik gorakoa.
Lehiaketak hiru musika-modalitate ditu: Urban, Metal  eta Pop-Rock (eta horien barruan dauden azpigenero guztiak).

Izena eman nahi duten taldeek udal webgunean aurkez dezakete euren proposamena, apirilaren 1etik maiatzaren 5era arte.

Aurtengo  edizioan 22.900 euro banatuko dira saritan, eta banda edota bakarlari irabazleak 4.000 € poltsikoratuko ditu. Sari ekonomikoez gain, Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketak beste sari asko emango ditu.

Jakingarri guztiak, Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan dituzue.

Exit mobile version