ESZENA

“Hemengo Antzerkiaren XX. Erakustaldia”, Iruñean

Hemengo Antzerkiaren XX. erakustaldia Iruñeko Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan egingo da azaroaren 11ra bitartean. Antzerkizaleek Nafarroako taldeen antzerki amateurraren hamar emanaldirekin gozatu ahalko dute.

Gaurko saioa baino lehenago beste hiru ikusgarri programatu dira 25ean hasita, Muñekajos, En la Chacena eta La Madeja Antzerki Taldeak eginak.
Datozen egunotan era ezberdinetako lanak oholtzaratuko dituzte. Gaurko saioan, Ate Gorria Antzerki Taldeak A la deriva izeneko obra egingo du. Lanean honetaz hausnartu nahi dute: “Denok migratzen gara leku batetik bestera. Denok bilatzen dugu bizimodu hobea. Baina batzuek zailagoa dute, beren herrialdeetatik alde egiten dute bidaia latz bati ekinez, umilazioak jota. Zergatik ez dizkiegu gure herrietako ateak zabaltzen?”

Hurrengo saioak honakoak dira: azaroaren 2an, Mutis por el Foro taldeak La troupe lana eszenaratuko du; 4an, La Barberia Teatrok Con calzas y a lo loco egingo du; azaroaren 6an, Aqui hay madera taldeak Praga izeneko ikuskizuna eszenaratuko du;  7an, Jus La Rotxa Antzerki Ikasgelak Los hijos de Eva proposamena eskainiko du; 8an, Speculum Vitae taldeak El juego del amor y del azar lana egingo du; eta azkenik, azaroaren 11n, Nueva Babel taldeak Credito eskainiko du.

Hemen duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button