MUSIKA

“Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa”, ostegunetako musika hitzordua

Aste honetan emango zaio hasiera aurtengo Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketaren 31.edizioari. Ostegunean izango da lehen hitzordua eta Pop-rock ataleko taldeak izango dira oholtzan edizio horri hasiera emateko.

Hala iluntzeko 20:00etatik aurrera programatu diren kontzertu egitaraua ondoko taldeekin hasiko da: Airu (Bizkaia), Fake Teddy (La Rioja), Go Cactus (Baleares) eta The Amsterdammers (Madril).

Hurrengo Pop-rock saileko kontzertuak, irailaren 19an eta 26an izango dira. Irailaren 19an: Gentleman Clef madrildarrak, Lookmomnohands Bartzelonakoak, San Jeronimo Asturiasekoak eta Wicked Wizzard  bizkaitarren txanda izango da. Irailaren 26an aldiz, euren musika oholtzara eramango duten taldeak  Beluga (Madrid), Nazca (Bizkaia), Pinpilinpussies (Barcelona) eta Young Forest (Madrid) taldeak izango dira.

Metal kategoriari dagokionez, zortzi talde lehiatuko dira, eta bi kontzertu programatu dira atal horretan: irailaren 13an, Blaze The Trail (Valladolid), Deriva (Madrid), Grave Noise (Burgos) eta Iont (Araba). Eta irailaren 20ean, Blind The Eye (Portugal), Deimocrazy (Bizkaia), Last Dissonance (Barcelona) eta The Broken Horizon (Nafarroa).

Azkenik, Urban atalean ere beste horrenbeste; bi emankizun eta zortzi talde izango dira lehian. Hala, irailaren 27an, lau talde arituko dira agertokian: Colectivo Shumareli (Guadalajara), Nattonooto (Bizkaia), STR (Special Trap Residence) (Bizkaia) eta Tongo (Madrid). Eta urriaren 4an, Adriana Terren (Madrid), Jazzwoman (Valencia), KennaI (Bizkaia) eta Tesa (Valencia).

Kategoria bakoitzeko talde finalistek urriaren 17, 18 eta 19an eskainiko dituzte saria eskuratzeko azken kontzertuak.

Taldeen biografiak eta programaren Informazio osoa:bilbaogazte.bilbao.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button