BESTELAKOAK

“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariak

Bilboko Udalaren Bilbao Gazte Balioak Martxan izeneko sarien epaimahaiak 30 proposamen i aukeratu ditu. Ekimenak ehun mila euro baino gehiago banatu ditu saritutako proposamenak gauzatzeko eta “eragina eta begien bistako emaitza” eduki dezaten.

Sarituriko proposamenek gai asko lantzen dituzte, bestek beste: adierazpen artistikoak, teknologia, ikerkuntza, ekologia, inklusioa, bideo-jokoak eta kirola., eta era berean proposamenek nortasuna, aniztasuna, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, partaidetza edo ongizatea bultzatzen dituzte, besteak beste.

Hiru kategoriatan banatu dira sariak: Ikastetxeak (kategoria honetan hiriko 7 ikastetxeko 9 proiektu saritu dira), Unibertsitate graduko, goi-mailako graduko edo masterreko ikasleak (8 sari eman zaizkie Deustuko eta Euskal Herriko unibertsitateetako eta Harrobiako ikasleei), eta Gazteen kolektiboak eta gazteak (kategoria honetakoak dira saritutako proposamen gehienak, 13 guztira)

Bilbao Gazte Balioak Martxan sariek 14-35 urteko gazteek asmatutako proiektu sozial berritzaileak bultzatu eta babestu nahi ditu. Balioei lotutako eskaera sozialei erantzun nahi die, aldaketa sozialean gazteen eginkizuna aitortzeko eta indartzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button