MUSIKA

Bilbao Distrito Jazz ekimenaren XI. Edizioa datorren astean hasiko da

Datorren asteko ostiralean, martxoaren 12an, bere hamaikagarren edizioa inauguratuko da erabat sendoturik dagoen Bilbao Distrito Jazz, eta "artista berriak zein kontsakratuak ere etorriko dira Bilbora" adierazi du Iñaki Lopez de Aguileta Kultura Zuzendariak.

Ohikoa denez, Bilbao Distrito Jazz martxoko eta apirileko ostiral guztietan egingo da, 20:00etatik aurrera. Hainbat estilotako nazioarteko sei bandek hartuko dute parte, eta, horiez gain, bertako taldea den Lena Sinais izango da Euskal Herrian egiten den jazzaren ordezkaria.

Lehenbiziko emanaldia ostiralean, martxoaren 12an, izango da, Begoñako Udaltegian. Bertan, Matt Renzik (saxo tenorea), Jimmy Weinsteinek (bateria) eta Masa Kamaguchik (kontrabaxua) hartuko dute parte. Martxoaren 19a jaieguna den arren, Bidebarrietako Liburutegian IEP! Innovative Electric Project lanaren estreinaldia izango duzue. Mariano Steimberg bateria jotzaile argentinarra dago proposamen honen atzean.
Martxoaren 26an, Jim Rotondi tronpeta jotzaile ospetsuaren laukotearen txanda izango da, Otxarkoagako Udaltegian.
Jazz latinoa apirilaren 9an helduko da Deustuko Udaltegira, Aruán Ortiz Quartet taldearen bitartez. Musikari kubatar hori piano jotzailea, konpositorea, moldatzailea eta taldearen burua da.
Albert Bover piano jotzaile bikainak apirilaren 16an joko du Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan
Apirilaren 23an, Peter Van Huffel Quartet taldeak bere soinua ekarriko du San Frantziskoko Udaltegiko ekitaldi aretora.
Azken emanaldia, Lena Sinais bertako laukoteak eskainiko du, apirilaren 30ean, Solokoetxe institutuko ekitaldi aretoan.

Aurtengo berrikuntza nagusia leku handiagoak aukeratu izana da. "Programak bete egin direnez areto handiagoak antolatu dira ekimen hau bere osotasunean hartzeko" esan du Iñaki Lopez de Aguileta Kultura Zuzendariak.
Otxarkoagako Udaltegiaren, Solokoetxe Institutuko ekitaldi aretoaren edo 360 eserleku baino gehiago dituen eta Sarrikon dagoen Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioko auditorioan ere izago dira entzunaldiak.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button