MUSIKA

“Bilbao Distrito Jazz” ekimenak sei emanaldi bilduko ditu martxora bitartean

Bilboko Udalak gaur beton, otsailak 7, abiaraziko du Bilbao Distrito Jazz egitarauaren 21. edizioa. Bilbaina Jazz Club-arekin elkarlanean antolatutako ekimenak doako kontzertuak eroaten ditu auzoetara, eta horietan, jazz musika munduan erreferentziazkoak diren, eta era berean, etorkizun handia duten artistek parte hartzen dute.

Bilbao Distrito Jazz ekimenak sei emanaldi bilduko ditu martxoaren 13ra arteko ostiral guztietan, Otxarkoaga, Errekalde, Begoña eta San Frantzisko udaltegietan, eta Bidebarrietako Liburutegi edo Bertendona institutuan. Emanaldiak 19:30ean hasiko dira.

Programazioa ostiral honetan hasiko da, Otxarkoagako Udaltegian, Carlos López 4tet taldearekin. “Bere diskografiaren errepasoa egingo du, eta luxuzko laukote batek lagunduta bere kantu berrietako batzuk interpretatuko ditu. Laukote horretan hiru musikari handi nabarmentzen dira, Amsterdameko, New Yorkeko eta Bartzelonako musika eszenetako protagonista diren Xavi Torres, Lluc Casares, eta Juan Pablo Balcazar, hain zuzen ere.”

Ondoren etorriko diren kontzertuak honakoak dituzue: otsailaren 14an, Bertendona institutuak Rodrigo Ballesteros bateria jotzaile eta konposatzaile gaztearen emanaldia jasoko du; otsailaren 21ean, Begoñako Udaltegian, Jon Urrutia piano jotzaile eta konpositorea buru den hirukote berriaren aurkezpena egingo da; otsaileko azken ostiralean, hilaren 28an, Jorge Rossy 4tet taldearen emanaldia izango da San Frantziskoko Udaltegian; martxoaren 6an, Bidebarrietako Liburutegiak Elisabet Raspall piano jotzaile eta konpositore katalanaren kontzertua jasoko du; eta azken kontzertua Marko Churnchetzen eskutik etorriko da, martxoaren 13an.

Kontzertu horien gaineko bestelako informazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button