MUSIKA

"Bilbao Distrito Jazz" egitarauaren hamabigarren edizioa prest

Ostiral honetan inauguratuko da Bilbao Distrito Jazz egitarauaren hamabigarren edizioa. Oraingo honetan, jazz garaikideenaren eta egungo panoramako ahots azpimarragarrienaren ordezkari diren artisten aldeko apustua proposatzen du ekimenak.
Ohikoa denez, Bilbao Distrito Jazz martxoko eta apirileko ostiral guztietan ospatuko da arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Hainbat estilotako nazioarteko bost bandak hartuko dute parte, eta, horiez gain, Euskadin egiten den jazzaren ordezkari bat. Gure hiritik igaroko diren artisten artean azpimarratzekoak dira Eric Alexander saxofoi jotzailea, mundu osoan azken urteetako saxofoi jotzaile handienetakotzat hartua dena edo Sara Serpa abeslari eta konposatzailea, besteak beste.
Oraingo honetan bertako taldea Leioa Big Band izango da, eta Euskal Herriko musikariek estilo honetan lortu duten maila erakutsiko dute.

Lehen emanaldia ostiralean, martxoaren 11n, burutuko da, Begoñako Udaltegian, Marzio Scholten Group taldearekin. Martxoaren 18an, Sarrikon dagoen J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioak Eric Alexander Quartet taldearen emanaldia jasoko du. Hurrengo astean, martxoaren 25ean, Bruce Saunders gitarra jotzaile eta konposatzaile handiaren txanda izango da.

Hitzik gabeko kantua apirilaren 1ean helduko da Bidebarrietako Liburutegira, Sara Serpa Quartet-en eskutik. Arthur Kell Quartet apirilaren 8an egongo da Solokoetxeko Institutuan. Eta Bilbao Distrito Jazzen hamabigarren edizio honen amaiera ekitaldia, bertako Leioa Big Band taldeari dagokio, apirilaren 15ean, Otxarkoagako Udaltegian.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button