MUSIKA

“Bilbao Black Experience”, erritmo beltzetan bustitako jaialdia

Ostegunetik igandera bitarte musika beltzaren inguruan ardazten den Bilbao Black Experience jaialdiaren bigarren edizioa egingo da Bilbon. Egitarauak askotariko ekitaldiak bilduko ditu: disko jartzaileak, kontzertuak eta erakusketak, besteak  beste.

Ostegunean, hiru ekitaldi izango dira: San Francisco auzoko Udaltegian, Coffy (1973) izenburuko film pantailaratuko da, 19:00etatik aurrera, Blaxploitation zikloaren baitan. Gero, 20:30ean, Bilborock aretoan, kontzertua izango da, Shirley Davis & The Silverbacks taldearen eskutik. Amaitzeko, 00:00etatik aurrera, Kremlin aretoan, Bopper’s DJs arituko dira diskoak jartzen.

Ostiralean, Ogun Afrobeat taldeak joko du Bilborock aretoan, 20:30ean, eta aurretik, 19:00etan, Blaxploitation zikloaren bigarren filma ikusi ahalko da, El Padrino Negro (1973). Disko jartzaileak ere izango dira, Txondorra Berrian eta Kremlin lokaletan.

Larunbatean ere kontzertuak izango dira egun osoan zehar: Gospel Bilbao, Zabala auzoko San Rafael Arcangel parrokian, 19:00etan;  Los Detractors, Bcool ostatuan, 22:00etan, eta Brazztet MV Brass Band eta BCN Roller Dance emanaldi ibiltaria, 13:30etik aurrera, San Francisco eta Bilbo Zaharrean.

Igandean, Itsas Museoan, 13:30ean, ondoko ikuskizuna izango da: Motown in Botxotown, Supersonis Syndicate taldeak Motown diskoetxe mitikoaren bertsioak egingo ditu.

Egitarau osoa Bilbao Black Experience-ren Facebook webgunean ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button