LITERATURA

"Bilbao-Bizkaia 2050ean" narrazio lehiaketaren I. edizioa

Aldundiko Kultur zuzendari Jon Iñaki Zarragak, BBKko zuzendariorde nagusi Jon Mancisidorrek eta Creativity Zentrumeko Bilbao-Bizkaia 2050ean kontakizun lehiaketaren I. edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Bilbon aurtengo martxoan egingo den Industria Sortzaileen Nazioarteko III. Foroaren barruan antolatu da lehiaketa hori.
Eta helburua sinple eta argia da; urte horretan nolako egiteko edota jarduteko moduak egongo diren irudikatu.

Edonork hartu ahal du parte lehiaketan lan bakarra aurkeztuz, euskaraz zein gaztelaniaz. Gutxienez 5 eta gehienez 15 orriko lanak onartuko dira; hauekin batera 200 hitzeko laburpen bat ere igorriko da. Sari interesgarri bakar bat egongo da: Julio Verne jaio zen Nantes hirira bidaia literario bat.
Lanak entregatzeko epea martxoaren 4an amaituko da.
Ebatzia martxoaren 24an jakinaraziko da, Industria Sortzaileen Nazioarteko III. Foroaren barruan egingo baita sari banaketa.

Creativity Zentrum Bilboko San Frantzisko kalean dago, eta berak bultzatzen du Industria Sortzaileen Nazioarteko Foroa, tokiko zein nazioarteko loturak sortzearren pertsona sortzaileen artean, eta, horretarako, arlo horretan industriak garatzeko estrategiak finkatzen ditu.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button