LITERATURA

“Literatur Solasaldiak” bihartik aurrera, Baionako Euskal Museoan

Literatur Solasaldiak ekimenaren 31. edizioa izango da bihar eta etzi, maiatzaren 12 eta 13an, Baionako Euskal Museoan, Maiatz elkarteak antolatuta.

Hogeita hamaikagarren edizioko bi egunotan hainbat gai ukituko dituzte aditu zenbaitek, hainbat liburu berri aurkeztuko dira eta era berean, Maiatz aldizkariaren 60. zenbakia aurkeztuko dute. Mahai-inguruak ez dira faltako, hala nola, Artea eta Literaturari buruzkoa. Solasaldiak eta hitzaldiak izango dira eta, besteak beste, Gerla Handia hartuko dute hizpide.

Bihar, 18:30ean, Maiatz 60. aldizkaria aurkeztuko da. 18:45etan, Joseba Aurkenerenak  Kaskarin baten kontakizunak hitzaldia egingo du. 19:00etan Gerla Haundia nola aipa  gaiaren inguruan arituko da Emilio Lopez Adan. Patri Urkizuk 1914-1918 lekukoak aurkeztuko du, eta Eneko Bidegain idazlearekin ere arituko da.

Asteazkena, maiatzak 13, 18:30ean, Marikita Tanburinek Bi saiakera emazteen izenean aurkeztuko du. Eta 18:45etan, Eric Dicharryk, After Banksy saioa egingo du. 19:00etan, Lucien Etxezaharretak kudeatuko duen Artea eta literatura izeneko mahai-ingurua programatu da, Agurtzane Anduetza, Eric Dicharry, Ttittika Rekalt eta Josu Jimenez Maia adituekin.
Geroago, 20:30ean, poesia ikusgarria Itxaro Borda eta Itsaso Gutierrezekin: Zure hatsaren ez galtzeko lanaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button