MUSIKA

“Bilbao BBk Live” jaialdiak edizio berezia eskainiko du egunotan

Bilbao BBK Live Uda, nazioarteko jaialdiaren edizio berezia online egingo da uztailaren 9an, 10ean eta 11n, eta sei artistaren zuzeneko emanaldiak streaming bidez eskainiko ditu mundu guztiarentzat. “Edizio bakoitzean milaka eta milaka bisitari etortzen dira munduko txoko guztietatik; horrela, bada, aurtengoan Bilbao BBK Live jaialdiaren edukiera mugagabea izango da, eta nahi adina tokitatik disfrutatu ahal izango da”. Ostegun, ostiral eta larunbatean, 21:00etatik aurrera izango dira emanaldiak, www.bilbaobbklive.com webgunean eta jaialdiaren YouTubeko kanalean.

Biharko egunean hilak 9, Yawners eta Dora arituko dira. Laurogeita hamarreko hamarkadako pop sonoritate irmoena da Yawners izenaren atzean ezkutatzen den Elena Nietoren soinu-erreferentzia. Beste aldetik, Dorak bost single argitaratu ditu jada, eta Spotify plataforman sei milioi erreprodukzio baino gehiago lortu ditu.

Ostiraleko kontzertuak El Columpio Asesino eta Katza taldeek ekarriko dituzte. Lehenengoen Ataque Celeste nazioko urteko albumetako bat da kritikarien esanetan.
Beste estilo batean, ostiralean Bilbon bizi den Katza DJk jarriko du musika. Punk giroan hasi zen, eta sumatzen zaio kutsu hori dantzarako bere sorkuntzetan.

Larunbatean Amorante eta John Talabot taldeen txanda. Iban Urizar da Amorante. Etnomusikologo eta multiinstrumentista izaki, folk tradiziotik abiatzen da berak herri musika esaten dion hori egiteko, euskaraz. Bigarrena musika elektronikoaren nazioarteko erreferentzia garrantzitsuenetako bat da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu