MUSIKA

“Bilbao Arte Sakratua” jaialdia gaur abiatuko da

Bilbao 700 Fundazioak Bilbao Arte Sakratua (BAS) jaialdiaren hamabosgarren edizioa antolatu du Egurra eta soka izenburupean. Aurten nazioarteko ospea duten tradizio handiko taldeek parte hartuko dute jaialdian, apirilaren 9tik 16ra bitartean, Atxuriko Gizakunde Elizan.

Ekimenenaren lehen egunean Bilboko Koralak hartuko du parte, eta horrek txango bat proposatuko du “XIX. mendetik gaur arteko musika polikoral espiritualean barrena”. Erakustaldian lagun izango du organo eramangarri bat, Otxandioko organo-jole Sergio del Campok egina, “eliz musika koralarekin hain estu lotuta dagoen Euskal Herriko organogintza tradizioaren erakusgarri”.

Datozen egunotan She’Koyokh, La Grande Chapelle, Singer Pur eta Conductus Ensemble taldeek hartuko dute parte Bilbao Arte Sakratua jaialdian. Musikarekin batera Claroscvro antzerki konpainiak Perdida en el Bosco ikuskizuna eskainiko du apirilaren 12an, 20:00etan.

Hemen topa dezakezue, informazio gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button