ARTEA

Bilbao Art District-ek “Hilabete bat, galeria bat” ekimena abiatuko du

Bilboko Udalak sustaturiko Bilbao Art District ekimenak beste proposamen bat abiaraziko du: Hilabete bat, galeria bat.

Ekintza berria abiarazteko, Ameriketako Estatu Batuetako Mónica Nixon artistak hitzaldi bat egingo du gaur berton MH Art Galleryn. Uztailean, La Taller galerian izango du segida ekimen berriak Ramon Gamonal kazetariak emango duen tipografia-tailer batekin. Irailean, Lumbreras galerian izango ekimena, eta gero Galería Vanguardia, SC Gallery eta Espacio Marzana galerietan jarraituko du.

Bilbao Art District proiektuak arrakasta handia izan du, eta publiko gehien bildu duen edizioa izan da aurtengoa. Hortik etorri da Hilabete bat, galeria bat egitasmoa abiatzeko gogoa.
Bilbao Art Districten helburu nagusia da “profesionala ez den publikoa parte hartzeko jarduera didaktikoetara hurbiltzea, tailerrak, hitzaldiak eta bisita gidatuak antolatuz, besteak beste. Publikoak ondo erantzun zuen, 600 pertsona baino gehiago bildu baitziren. Herritarrek, halaber, artearen munduan sartzeko aukera izan zuten, estudioetara eta arte-espazioetara bisitak eginez, bai eta arte-komisarioen eta artisten ikuspegi ezberdinen bitartez, performance eta elkarrizketak proposatu zituztenak”.

Ekimenarekin bat eginez Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederren Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Azkuna Zentroa, arte-galeriak, EHUko Arte Ederren Fakultatea, BilbaoArte Fundazioa eta kulturaren zein artearen beste eragile batzuk izan dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button