Nontzeberri

Bilbaina Jazz Club elkarteak jazz bideo dezente jarri ditu on line

Ekitaldi kulturalak bertan behera gelditu ziren martxoaren hasieratik, horien artean kontzertuak. Halarik ere, Bilbaina Jazz Club elkarteak ez du musika aparte utzi nahi izan, eta bere youtubeko kanalean makina bat bideo jarri ditu ikusgai, jazz musika ezagutzera emateko, eta hileroko eta auditorio zikloetako kontzertuak zabaltzeko ere.

Hortaz, eta bere youtubeko kanalean, astero musika piezak sartuko dituzte, beti ere, kalitate onenarekin, eta gonbidaturiko artista bikainekin.

Guztira ordu multzo bat duzue bertan, eta beti ere, jazz musikaren inguruan.

Sartu zaitezte Bilbaina Jazz Club elkartearen youtubeko kanalean eta aprobetxatu.

Exit mobile version