ESZENA

Bilaka konpainiak “Negua” koreografia egingo du Sopelan

Sopelako Udaletxeko plazara iritsiko da XIV. Dantza Zirkuitua ekainaren 23an, Bilaka konpainiaren Negua koreografiarekin.

Negua koreografiaren bidez, “ametsik gabeko mundu batean galdurik, gazte zenbaitek arbasoen errituak eta mitoak berriz interpretatzen dituzte. Negu minean, beren irudimenaren oihanean, inbertsio zeremonia hasten dute. Neguak Euskal Herriko neguko errituak mugiarazten ditu ibilbide emozionala marrazteko, mugimendu erritualak eta dantza tradizionalak helburu bakar bat dutelarik : gauari gaina hartu eta negutik atera…”

Baionan kokatu dagoen Iparraldeko Dantzarien Biltzarren koreografia zentroa da Bilaka. Euren zereginetan, euskal dantzaren sustraietan eta adierazpen abangoardistan sakontzea dute helburu, musika eta dantzaren garapena sustatzeko sorkuntza espazio bat sortuz. Horixe da Bilaka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button