LITERATURA

“Bikoteka”, liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra

Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da lau egun eta erdiko ikastaro trinko honetan, Harkaitz Cano eta Aitziber Alonso adituen zuzendaritzapean. Ikastaroa urtarrilaren 28tik otsailaren 31ra izango da, Iruñean.

Idazle-ilustratzaileak bikoteka jarri eta modu praktikoan nork bere lanera bideratutako erabakiak hartzen laguntzea da Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak koordinatuko duten tailer honen helburua, bai eta euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzeko akuilu izatea ere. Horregatik, tailer honen emaitza gisa, parte hartzen duen bikote bakoitzak album ilustratu baten proiektua abiatuko du.

Hirugarren tailer honetara liburu grafikoak argitaratzen dituzten Txalaparta argitaletxeko editore ohi Mikel Soto eta ZTK argitaletxeko Paxkal Indo editorea ere gonbidatu dituzte, euskal album ilustratuen edizioa bertatik bertara ezagutzeko.

Datu guztiak Galtzagorrin dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button