LITERATURA

“Bikoteka”, ilustrazio eta narraziogintza tailerra Iruñea

Galtzagorri Elkartearen bultzadaz eta Iruñeko Udala eta Etxepare sariketaren laguntzarekin, Bikoteka ilustrazio eta narraziogintza tailerra antolatu da Nafarroako hiriburuan. Ikastaroa urtarrilaren 28tik otsailaren 31ra egingo da, eta eskaerak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 14a da.

Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da lau egun eta erdiko ikastaro trinko honetan, Harkaitz Cano eta Aitziber Alonso adituen zuzendaritzapean.

Idazle-ilustratzaileak bikoteka jarri eta modu praktikoan nork bere lanera bideratutako erabakiak hartzen laguntzea da Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak koordinatuko duten tailer honen helburua, bai eta euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzeko akuilu izatea ere. Horregatik, tailer honen emaitza gisa, parte hartzen duen bikote bakoitzak album ilustratu baten proiektua abiatuko du.

Hirugarren tailer honetara liburu grafikoak argitaratzen dituzten Txalaparta argitaletxeko editore ohi Mikel Soto eta ZTK argitaletxeko Paxkal Indo editorea ere gonbidatu dituzte, euskal album ilustratuen edizioa bertatik bertara ezagutzeko.

Datu guztiak Galtzagorrin dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu