BESTELAKOAK

“Biko-Teka” euskarazko liburu grafiko edo album ilustratuak sortzeko tailerra, Iruñean

Biko-Teka tailerra garatuko da datorren urtarrilaren 27tik 31ra Iruñean, liburu grafikoak sortzeko ilustrazio eta narraziogintza tailerra, izan ere. Galtzagorri Elkarteak, Iruñeko Udalaren eta Haurrentzako Album Ilustratuak sortzeko Etxepare Sariarekin elkarlanean antolatutako formazio lantegia da, eta  izena emateko deialdia egin dute.

Ikastaroaren xede nagusia, euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzeko dinamikaren jabetza jasotzea ez ezik,ilustratzaile bat eta idazle bat elkarrekin liburu bat egiten jartzea da. Modu horretan, hitzaren eta ilustrazioaren arteko sinbiosi sekuentziala egiteko ariketa bat da, bien indar metaketa baliatuz. Hala, liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da lau egun eta erdiko ikastaro trinko batean.

Bakarka zein binaka eman daiteke izena eta horretarako, datu pertsonalen dokumentazioarekin batera, ilustratzaileek hiru ilustrazio bidali beharko dituzte, argitaratuak edo ez. Idazleek, berriz, gehienez orrialde bateko testu labur bat. Bikotean aurkeztuz gero, aldiz, proiektu osoaren zirriborro bat bidali beharko zaie antolatzaileei. Horrela, tailerraren emaitza, parte hartzen duen bikote bakoitzak album ilustratu baten proiektua abiatuko du.

Ikastaroa doakoa bada ere, epaimahaiak aukeratutako  zortzi bikotek parte hartuko dute ikastaroan eta parte hartzaile guztien beka bana jasoko dute. Saioak, 37 orduko tailer praktikoak izango dira.

Irakasle lanetan Aitziber Alonso ilustratzailea eta Yolanda Arrieta idazlea izango dira, eta euren zeregin nagusia, idazle-ilustratzaileak bikoteka jarri eta modu praktikoan nork bere lanera bideratutako erabakiak hartzen laguntzea  izango da.

Laugarren edizio honetara, gainera, album ilustratuetan aditua den Karla Fernandez de Gamboa gonbidatuko da, nazioarteko hezkuntzan doktorea eta haur- zein gazte-album ilustratuetan aditua, parte hartzaileei albumen sorkuntzako argibideak emateko eta bidenabar, album ilustratuak didaktikaren arloarekin lotzeko prozesuari buruz hitz egiteko.

Hortaz, eskaerak eta lanak aurkezteko interesa duzuenok,  abenduaren 20a duzue azken eguna, eta urtarrilaren 7an erantzungo zaie euren eskaerak onartuak izan badira. Deialdiaren xehetasun gehiagorako joan Galtzagorri Elkarteak duen webgunera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu