ESZENA

Dxusturi teatroaren “Karramarroa” obra, Mikelazulon

ZIZT! antzerki zikloaren barruan, Dxusturi teatroak Karramarroa lan berria egingo du  abenduaren 18an, Mikelazulon.

Karramarroa Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe eta Marcela Iacuben testuetan oinarritutako lana da. Pablo Ibarluzeak zuzentzen duen obra honetan, Dxusturi teatroak 40 urte inguruko emakume baten bizipen eta bere inguruari buruz egiten dituen gogoetak kontatzen dira

Jaime Valverde kritikariaren arabera, “Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe eta Marcela Iacub idazleen lanetan oinarriturik, kalitate handiko testu bat osatu dute. Liburuzaineko oposaketak atera nahi dituen irakaslea dugu protagonista eta, azterketaren gaiekin lotura eginez eta beste hainbat erreferentzia gurutzatuz, bakarrizketa zorrotz, azido eta sakona dugu emaitza, nahiz eta obraren tonu komikoan oharkabean igaro daitekeen. Hori bai, uste dut esaldi eder batzuk entzuteko baino irakurtzeko direla, edo behintzat, arnas pausatuago batekin botata hobeto ulertuko liratekeela, kontuan harturik gainera Aretxek ebakera behartua baliatzen duela pertsonaiaren kutsu komikoa lortzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button