BESTELAKOAK

“Bikaintasuna euskal ikasketetan” izeneko ikastaroa prest

Etxepare Euskal Institutuak, EHUrekin batera, Bikaintasuna euskal ikasketetan ikastaroaren X. edizioaren egitaraua ondu du, eta uztailaren 8 eta 9an egingo da Donostiako Miramar jauregian. Izen-emateak gaur berton, maiatzaren 20an, irekiko dira.

Ikastaroa hainbat adituk eskainiko dute, eta osorik online bidez jasotzeko aukera egongo da. Aurrez-aurreko ikastaroan ere, hitzaldi batzuk pantailen bitartez eskainiko dira.
Bost mintegik osatuko dute lehen eguneko egitaraua: Euskal kultura nazioarteko testuinguru anitz eta globalean (Lorea Agirre), Euskararen ekarpena hizkuntza aniztasunari (Andoni Barreña), Euskalkiak eta euskara batua (Adolfo Arejita), Nola landu euskal dialektologia klasean Euskal Herritik at (Ander Beristain, online) eta Euskal iruditeriaren aniztasuna (Monika Madinabeitia). Bigarren egunean honako saioa aurreikusi dira: Euskal gizartearen eta kulturaren aniztasuna ikus-entzunezko adierazpenetan (Iratxe Fresneda), Euskal gizartearen eta kulturaren aniztasuna literatur adierazpenetan (Itxaro Borda), geroako izen bereko hitzaldia emango du Garazi Ansak, eta Unai Nafarrate eta Estibalitz Ezkerra euskara eskolak eta euskal kulturari buruzko eskolak online nola eman arituko dira.

Bikaintasuna Euskal Ikasketetan X ikastaroetan honako arloa ikertuko da:  “Garai honetan aniztasunak euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan duen eragina eta irakaskuntza horri egin diezaiokeen ekarpena”. Eta hori lortzeko “hizkuntzaren, zinemaren, literaturaren eta, oro har, kulturaren esparruan aniztasunak duen tartea izango dute mintzagai”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button