ARTEA

“Bihotza eta basoen zarata”, Mireya Martin nafarraren erakusketa Bilbon

Mireya Martin Larunbe (Pamplona, 1980) Bihotza eta basoen zarata izenburuko erakusketa paratu du Bilboko Marzana gunean, otsailaren 26ra arte.

Artista nafarrak irudi poetikoekin osatu du erakusketa. Marrazki eta eskulturotan, animalien, landareen eta gizakien figurak agertzen dira.

Marzana galeriaren arabera, “Begirada humanodun animaliak, hezurrak, xomorroak, arrautza azalak. Sekulako sinboloen basoa, sentimendu kasik panteista batera eramaten gaituena, ikuslea osotasun bereizezin baten zati gisa jartzen gaituena”.

Erakusketak dualtasunen haustura jorratzen du. Hala, Mireya Martin obren aurrean, ezinezkoa da pentsatzea gorputzetik bereizten den arima bat dagoela. Erakusketa animazio batekin osatzen da.

Nafarrak Arte Ederrak ikasi zituen EHU/UPVn, eta aditua da generoaren arloan. Horretaz gainera, Masterra egin zuen Soziologian.

Bere sorkuntza-ildo nagusia animazio esperimentalaren eta marrazkiaren inguruan ardazten da. Diziplina horien bidez, eta feminismotik abiatuta, hainbat gai jorratzen ditu modu poetikoan, tartean, subjektibotasunen ekoizpena eta identitateari eta adierazpideei lotutako esperientziak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button